· Gune edo klub bat finkatzea Mehatzaldean, euskal literaturaz gozatzeko, iritziak eta sentimenduak trukatzeko…
· Irakurtzeko zaletasuna bultzatzea. Horregatik, irakurtzeko zailtasunak edukita ere, interesa duen edonor ongietorria izango da.
Nola eraman aurrera helburu horiek?
· Hilero liburu bat proposatuko da, eta denbora horretan norberak bere kasa etxean, trenean, autobusean, edo ahal duen lekuan irakurriko du. Epea bukatzean, liburua komentatzeko elkartuko gara taldeko arduradunaren gidapean. Amaitzean, hurrengo eleberriaren gaineko sarreratxo bat egingo da: idazlea, titulua, testuingurua… Dena den, eta bakoitzak izan ditzakeen zailtasunak kontutan hartuta, ez da behar-beharrezkoa batzar guztietara azaltzea.
· Idazleren batekin solasaldi bat edukitzea.
· Irakurketak egitea.
· Lehiaketak antolatzea.
· Aukeratutako obran oinarritutako filmeak edo proiekzioak ikustea.
· Irteera kulturalen bat proposatzea.
· Blog edo web-orria martxan jartzea.
· …
Zer esanik ez dago, horietako ekimen asko aurrera eramateko behar-beharrezkoak direla diru-laguntzak, eta horretarako ezinbestekoa litzateke elkartea eratu, eta bazkideak egitea.




Facebook