HURRENGO LIBURUA

IRAKURZALEOK!!! ABENDUAREN 27an, "IKUSEZIN" LIBURUAZ ETA PAUL AUSTER BERE IDAZLEAZ ARITUKO GARA. ANIMA ZAITEZTE ETA ETORRI GUREKIN!!
Bannerra
Jarri gurekin harremanetan! admin@irakurzalekluba.com irakurzale_kluba@hotmail.com

Iharduerak

Azken hilean Otsaila 2012 Hurrengo hilean
A A A O O L I
week 5 1 2 3 4 5
week 6 6 7 8 9 10 11 12
week 7 13 14 15 16 17 18 19
week 8 20 21 22 23 24 25 26
week 9 27 28 29
Iharduerarik ez

KLUBAREN LAGUNAK

ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU!!!
Bannerra
KONTUA SORTU ETA EGIN IRAKURZALE KLUBAREN LAGUN!!!

Inkestak

E-BOOK ALA BETIKO LIBURUA. ZEIN GAILENDUKO?
 
Mehatzaldeko irakurzale kluba abian da.
Administrator-k idatzia   
Igandea, 2010(e)ko urtarrila(r)en 17-(e)an 23:29etan
Hits smaller text tool iconmedium text tool iconlarger text tool icon

Denok dakigu, normalean lanbideek eta betebeharrek eraginda, irudimenerako eta gure bizitzetan geldiune bat egiteko asti handirik topatzea nahiko zaila izaten dela; baina tarte hori topatzen dugunean, nekatuegi ez bagaude, irakurtzeari ekiten diogu, bertan gure gorputzak, adimenak edo arimak behar duen lasaitasuna edo gozamena topatuz.

Zenbat aldiz geratu gara metroan, trenean edo autobusean, ondokoa irakurtzen ari zen liburuari begira jakinminez? Eta liburu hura irakurrita bagenuen, zerbait esateko gogoz? Ziurrenez ez dugu lotsagatik egin, edo besterik gabe, pertsona harentzat arrotzak baino ez ginelako. Eta hala, horren ordez beste alde batera zuzendu ditugu begiak, irribarrea ezpainetan.

Bide horretan, egun batean, ia konturatu gabe, gureak bezalako gusto literarioak zituzten beste pertsona batzuekin egin genuen topo. Ez dugu agian oso ondo gogoratuko nola edo noiz hasi zen; baina pixkanaka, elkar ikusten genuenetan, euskal eleberrien gaineko informazioa, iritziak eta sentimenduak trukatzen hasi ginen. Esperientzia informal hori benetan pozgarria eta aberasgarria suertatu zitzaigun; eta horregatik hain zuzen, finkatzea eta gurea bezalako ardura izan zezaketen mehatzaldeko euskaldunei zabaltzea merezi zezakeela pentsatu genuen.

Hala, barruko grina hori aseko, eta une honetara arte irakurzaleentzat euskal literaturaren inguruan eskualde osoan ez zegoen egitasmo berri bati hasiera emango genion.

 

Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2010(e)ko urtarrila(r)en 27-(e)an 20:08etan