HURRENGO LIBURUA

IRAKURZALEOK!!! APIRILAREN 18AN, "ERROTIK" LIBURUAZ ARITUKO GARA GOTZON BARANDIARANEKIN. ANIMA ZAITEZTE ETA ETORRI GUREKIN!!
Bannerra
Jarri gurekin harremanetan! admin@irakurzalekluba.com irakurzale_kluba@hotmail.com

Iharduerak

Azken hilean Maiatza 2012 Hurrengo hilean
A A A O O L I
week 18 1 2 3 4 5 6
week 19 7 8 9 10 11 12 13
week 20 14 15 16 17 18 19 20
week 21 21 22 23 24 25 26 27
week 22 28 29 30 31
Iharduerarik ez

Inkestak

E-BOOK ALA BETIKO LIBURUA. ZEIN GAILENDUKO?
 
LONDRES KARTOIZKOA DA

1

Comments

Add

LONDRES KARTOIZKOA DA

martxoa 23, 2010 Blogak by Txema

Azken egunotan Unai Elorriagaren "Londres Kartoizkoa da" liburua irakurri dut, eta hainbat oihartzun utzi du nire baitan.

 

Alde batetik, eleberri hau atera arte Elorriagak lau urte eman ditu. Beraz, argi dago azken honen atzean lan handia dagoela. Eta hala baiezta daiteke, bere orrietan murgiltzean. Liburuaren egitura kontu handiz eratuta dago, beti ere idazlearen helburuari lotuta. Eleberria bi zatitan bana dezakegu. Lehenengoan, Phineas eta bere lagunak gauero egoten dira hamazazpigarren teilatuaren gainean, Phineasen Sora arrebaren zain. Aspaldi desagertu egin zen, "Ikazkin"ek herrialde hartan boterea eskuratu zutenean, hain zuen. Tartean hausnarketek, sentimenduek, legeek, debekuek, mediku batzuen grabazio erabakigarriek eta lagun izango ditugu bide osan zehar. Bigarren zatian, beste istorio bat agertzen zaigu. Hilketa bat gertatu da, eta Londreseko klub bateko agure aspertu batzuek bere taldean sartu nahi duen gazte bati emango diote hura argitzeko mandatua. Bigarren zati horretan noizean behin lehenengo zatiarekin lotutatako kapitulua sartuko dute, eta amaieran nolabait bi zatiak elkartuko dira.

Google!Facebook!MySpace!
BETI BERANDU.

0

Comments

Add

BETI BERANDU.

otsaila 26, 2010 Blogak by Administrator

Ez dakit gizakion ezaugarria den ala ez, baina hala izan behar, kontutan hartzen badugu "geroko gero" leloa etengabe errepikatzen dela gure bizitzetan. Eta horrela gertatzen zaio eleberri honen protagonista nagusiari.

Bizitza osoa bere leihotik pasatzen utzi du, bizitza osoa heriotzak asaldatu duen arte. Eta orduantxe bakarrik konturatzen da, bere ordua ailegatu baino lehen, antzinako lagunarekin kontuak konpondu behar dituela.

Google!Facebook!MySpace!
IRAKURTZEA

5

Comments

Add

IRAKURTZEA

urtarrila 22, 2010 Blogak by Txema

Hau plazerra, bakardadean zure liburu gozoetan murgiltzea iluntasunaren gauak inguratuta, eta isiltasunaren arnasa lagun!!!

Google!Facebook!MySpace!
Kaixo!!!

0

Comments

Add

Kaixo!!!

urtarrila 21, 2010 Blogak by Administrator

Hauxe da Mehatzaldeko irakurzale klubaren bloga. Hemen zuen liburuak proposatu, iritziak eta komentarioak utzi, edo besterik gabe, irakurketa eta literaturari buruz nahi duzuena komentatzeko. Anima zaitezte, hauxe zuen gunea da!!!

Google!Facebook!MySpace!
© 2008 irakurzalekluba.com | Joomla 1.5 Templates by vonfio.de