HURRENGO LIBURUA

IRAKURZALEOK!!! ABENDUAREN 27an, "IKUSEZIN" LIBURUAZ ETA PAUL AUSTER BERE IDAZLEAZ ARITUKO GARA. ANIMA ZAITEZTE ETA ETORRI GUREKIN!!
Bannerra
Jarri gurekin harremanetan! admin@irakurzalekluba.com irakurzale_kluba@hotmail.com

Iharduerak

Azken hilean Otsaila 2012 Hurrengo hilean
A A A O O L I
week 5 1 2 3 4 5
week 6 6 7 8 9 10 11 12
week 7 13 14 15 16 17 18 19
week 8 20 21 22 23 24 25 26
week 9 27 28 29
Iharduerarik ez

KLUBAREN LAGUNAK

ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU!!!
Bannerra
KONTUA SORTU ETA EGIN IRAKURZALE KLUBAREN LAGUN!!!

Inkestak

E-BOOK ALA BETIKO LIBURUA. ZEIN GAILENDUKO?
 
NOBEDADEAK
FUCKING ARTISTS. Xabier Montoia. PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2010(e)ko abendua(r)en 15-(e)an 16:28etan

Hamar ipuin batzen dituen liburu hau ez da berez bilduma tematiko bat, Xabier Montoiak hainbat gai, garai eta lekutan girotu dituen istorioak baizik: Jaurlaritzan sartu berri den emakume batek bizkartzainarekin izandako gorabeherak, futbol profesionalean arrakasta izatearekin amets egiten duten gazte batzuen historia, biak langabezian geratzen diren bikote gazte batek etxea ez galtzeko asmatu behar dituen komeriak, etxeko abusu sexual zahar batek oroimenean utzitako zauriak, Tennessee-n barrena musikari ezezagun baten bila egindako txangoa, egungo Uzbekistango kontzentrazio-esparru bateko izugarrikeriak...


Kontagai eta kontamoduen aniztasunaren azpian, egileak ohi duen begirada zorrotza eta idazkera doia nabarmentzen dira, gozotik baino gehiago garratzetik daukaten ipuinotan; betiko galtzaileen samina, irabazle ustekoen porrota, ilusioen zaputza, harremanen endekatzea, gorputzaren morrontzak, denboraren miseriak ... elementu horiek osatzen dute, une eta gune jakin baten erretratua ez ezik, baita gizonemakume zenbaiten erradiografia ere.

 
JOAN. Patxi Zubizarreta PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2010(e)ko abendua(r)en 15-(e)an 16:14etan

LIBURUA
Uztail amaiera da Lisboan, eta Mariok dei bat jaso du gauerdian. Emakume baten ahotsa da, frantsesez, João anaia gaztea Santa Grazin larri dagoela jakinarazi diona. Eta Mariok zer egin erabaki beharko du: joan, ez joan, edo… «Erabakiak guk geuk hartzen ditugulako ilusioa bizi dugu baina, izan, damuak baldintzatutako halabeharraren iruzur baino ez dira». Sara Caeiroren hitz hauek izan zitezkeen eleberri honen hari gidaria, Lisboa dekadentean hasi eta Zuberoa magiko batean amaitzen den bidaia zeharkatu eta zehaztuko dutenak.


DVD
Joserra Senperena piano jotzaileak, liburuaren atal bakoitza gogoan, bost fado grabatu ditu. Thomas Canet argazkilariak, atal horiek eta Senperenaren musika batuz, Granada, Lisboa eta Zuberoan grabatutako bideo bana egokitu die. Azkenik, Martin Tejeria esatariak, Maddi Oihenart kantariaren parte hartzearekin, liburuaren amaierako ipuina grabatu du audio-liburu batean. Hau guztia Zubizarretaren eleberri miragarria osatzera datorren luxuzko DVD batean biltzeko.

 

 
UTOPIAREN ITZALAK. Asel Luzarraga PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2010(e)ko abendua(r)en 15-(e)an 16:08etan

Amaren suizidioaren ostean, Josuk, Eskorbuto taldeko izenkide miretsia hiltzen den egun berean, desintoxikazio zentroa utzi eta familian enpresari aberats eta eszentriko fama duen osaba Arturren etxera doa berarekin lan egitera. Berehala kolokan geratuko da osabaz duen irudia eta, lanean murgildu ahala, konturatuko da Arturrek badituela bestelako idealak eta bestelako enpresa-jarduerak. Hala bada, nobela honetako protagonistek, itzal batzuetatik besteetara joko dute, etorkizun hobe baten promesaren bila.



Junkioi desintoxikatu eta berriz hastea geratzen zaigu. Gizarte junkie honi kontsumo gaindosiz hil eta birjaiotzea baino ez; desintoxikazio aukerarik ez.

 

 
HARKAITZAREN MAGALEAN. Pello Zabala PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2010(e)ko abendua(r)en 15-(e)an 15:46etan

Naturak bere hizkuntza propioa du, bere poetika. Pello Zabalaren asmoa da izadiaren gramatikan sartzea, behatzearen poderioz, harekin bat egitearen amorez, ulertzen saiatzea. Oharpen horiek egunen gurpilean idatziz osatua da liburua. 2006ko urrian hasi eta 2008ko martxoan buka egin zuen lehen liburua. Honako hau du bigarrena, aurrekoa utzi zuen lekuan hasia.


Liburuak egunerokoaren forma hartu du. Izadian gertatzen ari dena apuntatuz doa Zabala, eta horrek barruan sortzen diona hausnartuz idatzi ditu eguneroko piezak. Batzuetan, oroitzapenak ekarriko ditu gogora —amama Sebastiana edo Arantzazun fraide sartu zen mutiko elebakar hura—; besteetan, saien dantza edo katu baten ibilera deskribatuta, plazer estetikoa gozaraziko digu; inoiz, gai sozialen bat aipatuta, zer pentsa utziko gaitu…


Eta dena, Pello Zabalari berezkoa zaion prosa poetikoarekin.

Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2010(e)ko abendua(r)en 15-(e)an 15:54etan
 
ANPHORA BAITA.Pello Otxoteko PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2010(e)ko abendua(r)en 15-(e)an 15:42etan

Portada del libro "Anphora baita"Hitzaren dohaina eman zaigu. Eta Hitza Anphoran da. Elkar loturik, harreman estuan diraute biek. Anphora geure izaeraren gordailu suertatu zen. Eta Hitza geure izatearen ispilu bihurtu. Baina ispilua hautsi da, eta mila zatitan apurtu. Orain Anphora iristezina zaigu. Ezagutu nahi duzunean, ezin hura ikusi. Ezin hura atxiki, baina ezin galdu. Hura oratu ezinean, hartu egiten duzu. Isiltzen bazara, hitz egiten du. Hitz egiten baduzu, orduan hura isiltzen da. Haren mila zatiek inguratzen gaituzte eta ezin dugu garai bateko ispilua berreraiki, ezin dugu geure izatea berreskuratu. Horregatik zati horiek guztiak biltzen ditugu. Zati bakoitzak Anphora betetzen baitu. Zati bakoitza Anphora baita.

Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2010(e)ko abendua(r)en 15-(e)an 15:53etan
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL