Meatzaldeko Irakurzale Kluba “Olerkiak irudi” I lehiaketaren arau-oinarriak
Meatzaldeko Irakuzale Klubak Olerkiak irudi lehenengo argazki lehiaketa deitzen du, euskal olerkigintza zabaltzeko eta era ezberdinean euskal literatura bultzatzeko xede nagusia hartuta.
Parte-hartzaileak
14 urtetik gorako edonork parte har dezake, zeinahi dela bere herritartasuna.
Lehiaketa honetan parte-hartzeak berekin dakar besterik gabe oinarri hauek osoki onartzen direla.
Gaia
Hainbat olerki proposatuko dira, eta haietakoren batekin zerikusia duen argazki bakarra aurkeztu beharko da. (Olerkiak eranskinean).
Lanak bidaltzea
Parte-hartzaile bakoitzak irudi bakarra bidali dezake gehienez, eta garbi adierazi behar du zein olerkirekin dagoen lotuta.
Lanak posta elektronikoz bidaliko dira. Argazkia fitxategi batean bidaliko da hautatutako olerkiaren izenarekin, eta egilearen datuak “egilea” izeneko beste fitxategi batean. Datuak honako hauek izango dira:
- Izen-abizenak
- Jaioteguna edo adina
- Herria eta herrialdea
- Helbide elektronikoa
- Harremanetarako telefonoa (nahi izanez gero)
- Zein olerkiri dagokion argazkia
Argazki-lanak JPEG formatuko artxibo batean bidaliko dira. Artxiboaren neurriak ezin du 4 MB gorakoa izan, eta bere izenak hautatuako olerkiarena izan beharko du.
Argazkia saritua gertatuz gero, eskatu ahal izango zaio irabazleari kopia digital bat bereizmen handiagoan.
Epeak
Meatzaldeko Irakurzale Klubaren web gunean argazkiak jasotzeko epea oinarri hauek argitaratzen diren unean hasi eta 2011ko abenduaren 31an bukatuko da, 24:00 orduetan.
Antolatzaileen Batzordea eta epaimahaia
Antolatzaileen Batzordea Meatzaldeko Irakurzale Klubak izendatutako ordezkariez osatua da. Antolatzaileen Batzordeak izendatuko du epaimahaia.
Sariak
Behin argazkiak aurkezteko epea amaituta, epaimahaiak argazki sarituak hautatuko ditu honako bi adin tarteko sailen artean:
- 14 urtetik 18 bitartekoa
- 18 urtetik gorakoa.
Sail bakoitzeko lehenengo saria da 60€-ko bonoa. Horrekin batera, argazkiarean kopia bat tamaina handian, aukeratutako olerkia bertan txertaturik emango zaio.
Sail bakoitzeko bigarren lekuan geratzen denari argazkiaren kopia bat tamaina handian, aukeratutako olerkia bertan txertaturik emango zaio.
Epaimahaiaren erabakia apirilean zehar hartuko da, eta Meatzaldeko Irakurzale Klubaren web gunearen bitartez jakinaraziko da, saridunei jakinarazi eta gero.
Epaimahairen erabakia apelaezina da. Oinarri hauetan ageri ez den zeinahi gorabeherari buruz erabakia hartzeko eskua aitortzen zaie antolatzaileei.
Datu pertsonalen babesa
Olerkiak irudi lehiaketako parte-hartze inprimakiaren bidez bildutako datuak oinarri hauen arabera izango dira erabiliak, beraz, ezingo zaizkio beste inori eman ez jakinarazi.
Datu pertsonalen babesari buruzko legediaren arabera, bildutako datu guztiak fitxategi automatizatu batera pasatuko dira, Meatzaldeko Irakurzale Klubaren erantzukizunaren pean, lehiaketa ongi kudeatzeko eta oinarri hauetan xedatzen diren helburuak ongi betetzeko xedez. Indarrean dagoen legediaren arabera erabiliko dira sarbide, zuzentze, ezeztatze eta oposizio eskubideak.
Partehartzaileen erantzukizuna
Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar honako hau onartzea: bidalitako argazkiak Meatzaldeko Irakurzale Klubaren artxiboetan gordeko dira, eta erakusketak egin ahal izango ditu bai lehiaketaren web gunean bertan bai paper formatuan ere, eta, halaber, gerora ere erabiliak izan daitezke, egilearen izen-abizenak aipatuz gero eta irabazi asmorik gabe bada. Parte-hartzaileen erantzukizuna da ez egotea bidalitako argazkien gaineko beste inolako ez inoren eskubiderik, eta hirugarren batek eskubide horien gaineko kexakizunik agertuko baleza, autorea bera izango da erantzule bakar.
JAITSI OLERKIAK HEMEN




Facebook